On egin
Auzoko zerbitzu minimoak eskaintzeko eta herriko bizitza soziala indartzeko sortu den espazio irekia da: taberna, eskola eta herritarren jantoki komunitarioa, tupper banaketa eta kontsumo jasangarrirako denda.
Gure helburua argia da: elikadura osasuntsua, gertukoa eta duina bermatzea, komunitatea erdigunean kokatuz.
Arrate egoitza udalarekin lankidetzan eraldatu da; jubilatuen egoitza izatetik herritarren topagune bizia da.
Ostatu hau herriari arnasa emateko espazioa eta tokiko ekonomia txikia indartzeko aukera da.

Taberna/Kafetegia
Egunerokotasunean giro atsegina eta gertuko komunitate giroa. Goizetik arratsaldera arteko topagunea. Asteburuetan zerbitzua hedatzea bilatuko da, sasoiaren arabera otorduak emanaz.

Jantoki komunitarioa
Eskola txikia eta herritarrentzat, elikadura duina, orekatua eta gertukoa bermatzeko sortutako zerbitzua. Sasoiko produktuekin prestatutako etxeko sukaldaritza.

Laster! Lanean ari gara
Tupper sistema
Etxean sukaldatzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat. Egunerorako menu sasoiko, orekatu eta eskuragarria

Denda / kalitatezko produktuak
Tokiko ekoizleen produktuak eskuratzeko txokoa: barazkiak, fruta, kontserbak, ogia, elaboratuak… Eguneroko saskia osatzeko eskaintza, prezio eskuragarrian.
Sasoikotasuna: naturaren erritmoei jarraitzen diegu.




Komunitatea: ostatua herriari zerbitzua emateko jaio da.

Bizi-kalitatea: herritar guztientzat irisgarritasuna eta arreta duina.
Tokikotasuna: gertuko ekoizleekin lan egitea bilatzen dugu.

Iraunkortasuna: zentzuzko kontsumoa eta ingurumenarekiko errespetu
Filosofia
Sasoikotasuna
Naturaren erritmoei jarraitzen diegu.
Tokikotasuna
Gertuko ekoizleekin lan egitea bilatzen dugu.
Komunitatea
Ostatuak herriari zerbitzua emateko jaio da.
Iraunkortasuna
Zentzuzko kontsumoa eta ingurumenarekiko errespetua.
Tokiko ekoizleak
Arrate Ostatuan erabiltzen ditugun produktuak bertako ekoizleen eskutik datoz. Tokiko ekonomia txikia bizirik mantentzea gure filosofian erdigunean dago.
Ekoizlea
Barazkiak (Aginaga)
Ekoizlea
Barazkiak (Aginaga)
Ekoizlea
Barazkiak (Aginaga)
Ekoizlea
Barazkiak (Aginaga)
Sasoiko produktuak
Gure sukaldea sasoiko produktuen ziklo naturalaren inguruan antolatzen da.Horregatik, urteko sasoi bakoitzak bere protagonismoa du:
Udaberria
Tipulinak, lekak, ilarrak, espinakak.
Uda
Tomatea, piperra, kuiatxoa, berenjena, patata berria.
Udazkena
Kalabaza, sagarra, perretxikoak, brokolia, aza-barietateak.
Negua
Aza, aza-burua, porruek, erremolatxa, errefautxoak.
Lantaldea
Ostatuaren egunerokoa kudeatzen duen taldea eta komunitate sare zabala.

Ilargi, dinamizazioa
Talde bat osatu beharko da, programazioa osatu eta abar egiteko. Gainerako boluntarioa izango da.

Ilargi, dinamizazioa
Talde bat osatu beharko da, programazioa osatu eta abar egiteko. Gainerako boluntarioa izango da.

Ilargi, dinamizazioa
Talde bat osatu beharko da, programazioa osatu eta abar egiteko. Gainerako boluntarioa izango da.










