HERRI KOOPERATIBA

Aginagako herritarren beharrizanetatik eta hausnarketatik sortu den kooperatiba irekia, tokiko bizi kalitatea indartzeko eta herri egitura iraunkorrak sortzeko.

Elkarlanetik eta autogestiotik, herriko ekimenak bateratu eta bultzatzeko aterkia gara.

Herritarren beharrak entzun, elkarlanean erantzun eta Aginagaren etorkizuna pausoka eraikitzeko asmoa dugu.

Bazkidetza

Parte hartzea

Eraiki dezagun Bizimañaren etorkizuna elkarrekin.Partaidetza, erabakiak eta proiektuak bazkideen esku daude.

Balioak eta helburuak

Herritarrak erdigunean. Erabakigune parte-hartzaile eta gardenak sustatzen ditugu, kudeaketa kolektibo bat helburu.

Herriaren indarra. Urteetan zehar mantendu den elkarrekin lan egiteko grinak eraikitzen du benetako aldaketa.

Gertuko ekoizleak, saretzea eta ingurumena errespetatzen duten ohiturak lehenesten ditugu.

Aginagaren memoria eta egungo erritmoa uztartzen dituen herri bizia eraikitzen dugu.

Gardentasuna gure printzipioetako bat da. Urteko kontuak, erabaki nagusiak eta proiektuen garapena modu irekian partekatzen ditugu. Batzar orokor, batzarren eta  hitzarmenaren baitan Usurbilgo udalarekin ditugun bileretan.” Edo holako zoze jarriko nuke

Proiektuak eta zerbitzuak

Kultur eta komunitate gunea.

Taberna, eguneko menua, jantoki komunitarioa eta tupper sistema.

Jarri gurekin harremanetan

Bizimañan herritarrek hartzen dute hitza. Zerbait proposatu, galdetu edo ekarpenik egin nahi baduzu, hemen gaituzu.

info@bizimana.eus

kultura@bizimana.eus

Tel: 622 821 312


Bidali mezua zuzenean