Proposamenak

Erreserbak

Sortzaile, talde, elkarte edo herritar bat bazara, partekatu zure ideia gurekin.Ateak zabalik ditugu ekimenen bat proposatu edota gurean antolatu nahi baduzu.

Espazioaren historia

Eliza Zaharra, herritarren auzolanari esker berreskuratutako espazio historikoa da. Gaur egungo kultur-gunea, komunitateak egindako lan kolektiboaren emaitza da. Espazio berezi honek, ibilbide oparoa izatea bilatzen dugu aurrerantzean ere.

  • 1992an teilatua erori eta eraikinaren erabilera Udalaren esku geratu zen.
  • 1992–1994 artean teilatua eta alboko hormak berritu ziren, eta ondoren espazioa txukundu zen Alejandro Tapia margolariaren omenezko esposizio baterako.
  • 2013an auzolana abiatu zen: harria bistaratu, hormak margotu eta leihoak berregin ziren.
  • 2015ean sakristiako atea eta leihoa berreskuratu eta sarrera egokitu zen.
  • 2016–2017an eszenatokia egin eta handitu zen, eta barra berria eraiki.
  • Finantziazioa jai eta ekitaldi kulturalen bidez lortu zen; eskulana gazteek eta herritarrek egin zuten.
  • 2017an “Eliza Zarra” marka sortu eta Kultur Elkarte gisa lanean hasi zen.
  • 2019an Origami Arkitekturak proiektu integral fasekakoa aurkeztu zuen.
  • 2020 hasieran herritarrak Udalarekin bildu eta babesa jaso zuten. Koop57eko kide egin zen proiektua.
  • 2020ko abuztuan auzolaneko lehen fasea gauzatu zen: leihoa handitu eta ate bihurtu, horma enkofratu eta txukundu, zorua txikitu, estolderia zuloak egin, ura eta elektrizitate instalazio berriak jarri, zorua nibelatu eta inpermeabilizatu, hormigoia bota eta pulitu.
  • Finantziazio nagusia: Usurbilgo Udala.
  • Eszenatokia handitzen jarraitu da eta urteko lanen planifikazioa egin da.
  • Bigarren pisua eraiki da (aginagarrak + Aroztegia Bereziartua) eta komuna egin du Udal brigadak.
  • Jabetza osorik Usurbilgo Udalaren izenera eskualdatu da.
  • Herri Kooperatibak eta Udalak hitzarmena adostu dute.
  • Kultur dinamizazio lanak profesionalizatu dira eta urteko agenda osatzeko aurrekontu finkoa eskuratu da.
  • Aretoa osatzen amaitzeko inbertsioak adostu dira.
  • Teknikari lanak profesionalizatzeko aukera zabaldu da.

Lantaldea

Eliza Zaharraren atzean dagoen lantaldeak kultur jarduerak koordinatu, espazioa zaindu eta komunitatearekiko lotura bermatzen du. Bere lana funtsezkoa da espazioak urte osoan zehar bizirik jarrai dezan.

Ilargi, dinamizazioa

Talde bat osatu beharko da, programazioa osatu eta abar egiteko. Gainerako boluntarioa izango da.

Ilargi, dinamizazioa

Talde bat osatu beharko da, programazioa osatu eta abar egiteko. Gainerako boluntarioa izango da.

Ilargi, dinamizazioa

Talde bat osatu beharko da, programazioa osatu eta abar egiteko. Gainerako boluntarioa izango da.

Jarri gurekin harremanetan

Bizimañan herritarrek hartzen dute hitza. Zerbait proposatu, galdetu edo ekarpenik egin nahi baduzu, hemen gaituzu.

info@bizimana.eus

kultura@bizimana.eus

Tel: 622 821 312


Bidali mezua zuzenean